miércoles, 29 de octubre de 2008

Wikipediarako sarrera

GOIENA TELEBISTA

Goiena Telebista oso komunikabide berria, 2000.urtean sortu zen. Gipuzkoako Deba Garaiko bederatzi herrietan emititzen da, Arrasate, Aretxabaleta, Aramaio, Antzuola, Bergara, Elgeta, Oñati, Gatzaga eta Eskoriatzan.

Asko hazi da telebista kate hau eta eguneko 14 ordu emititzen da. Ordu horietan era askotako programak ikus daitezke bertan, berriak, musika saioak, euskal famatuei elkarrizketak...
Programazioa osatzeko, beste lekutako tokian tokiko telebisten programak ere emititzen dira, adibidez goierriko telebistarenak eta baita ETBrenak ere.

Katearen seinalea etxe gehienetara iristeko, Euskaltelen zuntz optikoan kokatu dute eta honela Deba Garaiko %92 etxeetara iristea lortu du gaur egun.

Kate honek, idatzizko edizioa ere badu, Goienkaria, eta astean bi ale ateratzen dira, Ostiral eta Astelehenetan. Bertan araneko herritako berri garrantzitsuak, denborapasak, Goiena Telebistaren programazioa, etab. aurkitu daitezke.

Hurrengo urteetan, bide berdinetik jarraitzea espero da, ahal den guztia hazten.

No hay comentarios: